Non egin ahal da IELTS Espainian?

IELTS egiteko aukera eskaintzen dizugu Espainian ditugun 29 zentro ofizialetako batean. 

Urrutitik egiteko aukera ere izango duzu IELTS Online-ekin (bakarrik Academic bertsiorako).

IELTS aurrez aurre

Gure zentro ofizial batera joan beharko duzu azterketa egin ahal izateko. Hemen duzu gure zentro ofizial guztien zerrenda:

ORDENAGAILUAN - Hiri hauetako zentroetan azterketa ordenagailuan egin ahal izango duzu: Alacant, Almeria, Bartzelona, Bilbo, Burgos, Donostia, Kordoba, Iruñea, Las Palmas, Las Rozas, Madril, Málaga, Santiago, Sevilla eta Valentzia.

Gogoratu azterketa ordenagailu bidez egiten baduzu emaitzak 1-5 egunetako epearen barruan jasoko dituzula. 

IELTS Online

Azterketa zure etxeko erosotasunetik edo Interneterako konexio egonkorra duen beste edozein lekutik egiteko (bakarrik Academic bertsiorako). Ezagutu gehiago IELTS Online inguruan hemen. 

IELTS azterketaren tasak eta datak

Erabili menu tolesgarria gogoko duzun egoitza aukeratzeko eta azterketaren hurrengo datak ikusteko.

Azterketarako tasaren barruan proba prestatzeko berariazko doako baliabideak, praktikarako probak…sartzen dira.

Taldeen erreserbak

Erakunde edo hizkuntza eskola bazara eta zure ikasleek zure instalazioetan azterketa  egitea nahi baduzu (erregistro masiboak), bete formulario hau.