Zure IELTS azterketari buruzko informazioa eta aholkuak

Baliteke urdiri sentitzea zure IELTS azterketa eguna iristen denean. Gauzak ahalik eta hobekien joan daitezen, informazio apur bat prestatu dugu egun horretan gertatuko dena ulertzeko.

Garai heldu beharko zara zure IELTS azterketa egunean. Posta elektroniko bat jasoko duzu proba aurretik, gutxienez hiru egun lehenago, zure azterketaren ordua jakiteko. Posta elektroniko honetan prozedurak eta atal bakoitzaren iraupena esango zaizu. Berandu agertzen bazara baliteke azterketa gelan sartzen ez uztea.

Baldintza bereziak eskatu badituzu ezintasun baten edo beste arrazoi baten ondorioz, azterketa egunean beharrezkoak diren moldaketak egingo dira zuretzat. Mesedez jar zaitez harremanetan zentro aztertzailearen langileekin sei aste lehenago.

Prest zaudela ziurtatu eta zerbait jan eta edan azterketa hasi baino lehen. Ezin izango duzu janaririk sartu azterketa gelan eta ura soilik sartu ahal izango duzu plastikozko botila garden batean.

Zenbat denbora iraungo du azterketak?

Entzumena, Irakurmena eta Idazmenak 2 ordu eta 40 minutu iraungo dute eta ez da etenaldirik egongo atalen artean.

Zure Ahozko azterketa azterketaren egun berean egitea eskainiko zaizu edo aste bat azterketa baino lehen edo geroago. Ahozkoa ez bada azterketaren egun berean egingo lehenago jakinaraziko zaizu.

Zer eraman behar dut azterketa gelara?

Hurrengoa eraman beharko duzu:

  • Zure NA/ nortasun agiria
  • arkatz eta boligrafo bat (arkatza entzumenerako eta irakurmenerako beharko dituzu)
  • borragoma bat

Gomendatzen dizugu hurrengoa eramatea:

  • plastikozko ur botila gardena

Ezin izango duzu ezer gehiago azterketa gelan sartu. 

Zure telefono mugikorra eta beste gailuak itzali. Zure gauzak azterketa gela kanpoan utzi beharko dituzu.

Zer egingo dut nire gauzekin azterketa egunean?

Zure gauza guztiak uzteko eremu seguru bat egongo da. British Council ez da galeren edo kaltetzen diren gauza pertsonalen arduraduna izango. Beraz, telefono mugikorra eta bestelako gailuak etxean uztea gomendatzen dugu. 

Noiz konprobatzen da nire nortasuna?

IELTS azterketa guneko langileek zure nortasuna konprobatuko dute heltzen zarenean.

Mesedez azterketa erreserban erabili zenuen NA/ nortasun agiri berdina ekarri. 

Baliogabe edo iraungitako NA/ nortasun agiriak ez dira onartuko. Ez baduzu baliozko NA bat aurkezten ezin izango zara azterketa gelan sartu.

Noiz egingo didate azterketa eguneko argazkia?

Zure argazkia azterketa egunean egingo zaizu segurtasun neurri estra bezala eta zure Azterketa Txosten Orrian (TFR) agertuko da.

Zer gertatzen da azterketa amaieran?

Zure lekuan itxaron zaintzaileak gelatik ateratzeko baimena eman arte.

Zure errendimenduari eragin diezaioken ezer gertatu bada, ezan iezaiozu zaintzaileari lehenbailehen.

Konturen bat planteatu edo kexa bat jarri nahi baduzu, mesedez zaintzaileari Azterketa Eguneko gertaera orria eskatu betetzeko. Orri hau azterketa dataren eta aste bat pasa ostean aurkeztu beharko da gehienez. 

Laguntza behar badut azterketan zehar, zer?

Galderarik badaukazu azterketan zehar, eskua altxatu laguntza eskatzeko.

Entzumena egiten duzunean, konproba ezazu soinua ondo entzuten duzula. Altxa eskua lehenbailehen eta esan iezaiozu zaintzaileari grabazioa ez duzula ondo entzuten.

Mesedez gogora ezazu entzumena egin ostean 10 minutu izango dituzula erantzun-orria betetzeko. Ez dituzu 10 minutu hauek izango Irakurmen atalaren ostean, beraz ziurtatu atal honen erantzun guztiak jarri dituzula erantzun orrian.

Komunera joan behar baduzu azterketan zehar, altxatu zure eskua zaintzailearen arreta izateko. Ez itzazu beste azterketariak eragotzi.

British Councilek zure segurtasun oso serio hartzen du

British Council-en IELTS azterketetan segurtasuna oso garrantzitsua da. Neurri osagarri bezala, hautagai guztiek IELTS langileek ateratako argazki bat atera beharko dute azterketa egunean bertan. Mesedez ziurtatu zure azterketa erreserbatzerakoan eskainitako argibideak berrikusten dituzula.

Ezin dira erlojuak, berdin dio zein motakoak, azterketa-gelan sartu. Zure erlojua, zure ondasunekin batera utzi beharko dituzu horretarako prestatuko den beste gela batean. Azterketa-gelan erloju bat izango da.