Noiz izango dut nire emaitzaren berri?
Zure emaitzak aurreikus ditzakezu Azterketarien gunean (esteka). Egin duzun IELTS azterketaren arabera, jarraian erakusten den bezala, zure emaitzak lortuko dituzu:
Azterketa | Ordua |
---|---|
IELTS paperean | 13 egunetan |
IELTS paperean | 6-8 egunetan |
IELTS Online | 6-8 egunetan |
IELTS EB-rako bisentzat eta immigrazioarentzat paperean | 13 egunetan |
IELTS Eguneroko bizitzarako gaitasunentzat | 7 egunetan |
Ez duzu asko itxaron behar izango zure IELTS azterketako emaitzak ezagutu ahal izateko.
Hautagaiaren atarian saioa hasi beharko duzu emaitzak ezagutzeko.
IELTS emaitzak 28 egun egongo dira online baina ez dira erabili behar zure errendimenduaren baieztapen ofizial bezala.
Paperezko bertsioa egin baduzu, aukera izango duzu zure emaitzak ikusteko azterketa egunetik hasita, 13 egun naturaleko epea pasatu ostean. Emaitzak ikusi ahal izango dituzu Hautagaien Atarian.
Ordenagailuzko bertsioa egin baduzu, aukera izango duzu zure emaitzak ikusteko azterketa egunetik hasita, 3-5 egun epea pasatu ostean. Emaitzak ikusi ahal izango dituzu Hautagaien Atarian.
Noiz lortuko dutela nire emaitzen kopia fisiko bat?
Azterketan lortu duzun emaitzaren paperezko kopia (TRF-Test Report Form) bidaliko dizugu postaz emaitzak prest dauden egunetik zenbatzen hasita, 2-3 egun epearen ostean.
IELTS Online egin baduzu, zure emaitzak formatu elektronikoan soilik jasoko dituzu, baina zure azterketaren emaitzaren inprimaki elektronikoa inprima dezakezu, plaza eskatzen diezun erakundeei bidaltzeko.
IELTS azterketan lortutako emaitzak ez dira ez telefonoz ez posta elektronikoz komunikatuko.
Zure emaitzen Ziurtagiria izena eman duzun erakundeetara bidaliko dugu zuzenean, ordenagailuazko zein paperezko bertsioa eginda ere. (IELTS Online ez aplikagarria)
Erakundeek zure ziurtagiriaren kopia original bat behar dude. Fotokopiak ez dira onartzen.
Zure emaitzen ziurtagirien bost kopia gehigarri bidal diezazkiekegu harremanetan zauden erakundeei zuzenean (adibidez unibertsitateak, immigrazio bulegoak, etab.). Kopia gehiagarri horiek guk bidaltzea nahi baduzu, mesedez azal itzazu helbide egokiak zure azterketa erreserbatzen duzunean.
Mesedez ez ezazu ahaztu erakunde horien posta helbide osoa ematea. Helbidea osorik ez badago, ezin dugu egiaztatu erakundeak zure emaitzak ikustea onartzen duen IELTS Azterketaren txostenaren egiaztatzeko zerbitzua duen, zure emaitzak elektronikoki aurkeztu ondoren hauek ikustea baimentzen duena. Zerbitzu hau ez izatekotan, zure emaitzak posta bidez bidaliko dizkiegu.
Nire IELTS emaitzen kopia gehigarriak lor ditzaket?
Zure emaitzen Ziurtagiria erakunde aintzatetsi batera bidaltzea nahi baduzu, jada eskaintzen dizkizugun bost kopia horiez gain, beste kopiaren bat bidaltzea nahiko bazenu, horietako bakoitzarengatik 20 euroko administrazio-tasa ordaindu beharko duzu. Nazioarteko bidalketen kasuan, tasa 15 €ko izango da, gehi helmugako herrialdera mezularitza bidez bidaltzearen kostua.
Zure azterketa zentroa itxi badute, azterketa txosten gehiago eska ditzakezu ielts.org web orrian.
Erakundearen helbidea azaldu beharko duzu eta horrekin batera, emaitzen ziurtagiri gehigarria eskatzeko inprimakia bete beharko duzue. Zure emaitzen eta matrikula egiterakoan erabili zenuen nortasun agiriaren fotokopia bat erantsi inprimakiari eta mezularitza zerbitzu baten bidez zure zentro aztertzailera bidali. Emaitzen ziurtagiria zuzenean bidaliko diogu zuk azaldutako erakundeari.
Mesedez kontuan izan emaitzen ziurtagiri gehigarriek 10 egun inguru behar dutela izapidetzeko.
Prozesua paperezko zein ordenagailuzko bertsioetan berbera da.
Zer esan nahi du nire IELTS emaitzak?
IELTS emaitza 0 eta 9 bitarteko tarte batean emango zaizu atal bakoitzeko, zure ingelesez gaitasuna islatzen duena.
Zure emaitzen ziurtagiriak lau hizkuntza-gaitasun (entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena) bakoitzeko puntuazio bat azalduko du eta, horrez gain, lau nota horien batazbestekoa emaitza orokor gisa. Azterketaren atal bakoitzean puntu osoak (adibidez 5,0, 6,0, 7,0) edo puntu erdiak (adib. 5,5, 6,5, 7,5) lor ditzakezu.
Jakin ezazu gehiago zure emaitzak esan nahi duenari buruz hemen.
Zenbat denboraz izango dira indarrean nire IELTS emaitzak?
Paperezko edo ordenagailuzko bertsioa egin baduzu, normalean, erakundeek ez dituzte bi urte baino gehiagoko aintzinatasuna duten emaitzak onartzen, baldin eta zure maila mantendu duzula edo zure maila hobetzen saiatu zarela frogatzen duen probarik aurkezten ez baduzu. IELTSeko kideek ezin dute baieztatu bi urte baino gehiagoko aintzinatasuna duten azterketa emaitzen balioa.
Nola eska nezake nire IELTS azterketa berriz zuzentzea?
Espero zenuen emaitza jaso ez baduzu, zure azterketa berriz zuzentzeko eskaera egin dezakezu. Hori emaitzen berrikuspena izenarekin ezagutzen da, (ingelesez, «Enquiry on Results» o «EOR»). Aukeratu ahal duzu azterketaren zein atal zuzentzea berriro.
Zerbitzu horren prezioa 125 eurokoa da IELTS eta IELTS UKVI. Kopuru hori itzuliko zaizu azterketaren atalaren batean kalifikazio hobea bada. IELTS Life Skillsentzat zerbitzu honen prezioa 95 eurokoa da. Kopuru hori itzuliko zaizu azterketaren atalaren batean kalifikazio hobea bada.
Azterketa berriz zuzentzeko eskaera azterketa data eta sei aste baino lehenagoko epearen barruan eskatu behar duzu. Arau horrek ordenagailuazko zein paperezko bertsioetarako balio du.
Zure azterketaren emaitzaren berrikuspena eska dezakezu Hautagaiaren Atariaren bidez (Test Taker Portal).
Enquiry of Results (EORs) eskuragarri izango da zure eskaeraren egun berean edo, gehienez, data hori baino 21 egun beranduago. Denbora hori hainbat faktoreren baitan dago, hala nola oharrak egiteko eskatutako atal-kopurua. 21 egun ostean erantzunik jasoko ez bazenu, mesedez, jar zaitez harremanetan zure zentro aztertzailearekin.
Nire IELTS azterketa berriro egin dezaket?
Ez dago inolkao murrizketarik IELTS azterketa berriro egiteko. IELTS azterketa egiteko erreserba egin ahal duzu prest zaudela uste duzunean.
Mesedez kontuan izan, seguruenik zure emaitza ez dela nabarmen hobetuko ez baduzu zure Ingelesa hobetzeko esfortzu handi bat egiten azterketa berriro egin baino lehen. Bisita ezazu prestaketa atala azterketa eredu bat egiteko eta zure maila ebaluatzeko.