Zure idazmen eta mintzamen trebetasuna garatu behar?
Ikastaro hauek goi hezkuntzan edo lanean izanik idatzizko zein ahozko komunikazio trebetasunak garatu nahi dituzten horiei zuzentzen zaizkie.
Testuinguru profesionaletan ingelesa konfidantzaz eta zuzentasunez erabiltzeko hizkuntza eta trebetasunen praktika bateratzen dituzten idazmen eta mintzamen profesional zein akademikorako ikastaroak eskaintzen ditugu
Bilboko zentroan, lezio bakoitzak zure garapenean laguntzeko eta zure jariotasuna eta zuzentasuna garatzeko helburua du.
Bilboko zentrorako ordutegiak eta prezioak
Gure mintzamen eta idazmen profesionalerako ikastaroak ikasturtean diren hiru hiruhilekoetan zehar antolatzen dira.
IKASTRAO MOTA | IRAUPENA | EGUNAK ETA ORDUTEGIA | PREZIOA (€) HIRUHILEKO BAKOITZEKO |
---|---|---|---|
Idazmen profesional eta akademikoa | 25 ordu/10 aste |
Larunabat goizetan 8:45 - 11:15 / 11:45 - 14:15 |
330€* |
Mintzamen profesional eta akademikoa | 25 ordu/10 aste |
Larunabat goizetan 8:45 - 11:15 / 11:45 - 14:15 |
330€ |
*Arren, kontutan izan ikasle berriek 40€ko ordainsaria ordaindu beharko dutela
Informazio gehiagorako, arren, jar zaitez gurekin harremanetan.
Hiruhilekoak:
1.hiruhilekoa: Urriak - Abenduak 2015
2.hiruhilekoa: Urtarrilak - Martxoak 2016
3.hiruhilekoa: Apirilak- Ekainak 2016
Zergatik aukeratu beharko nuke ikastaro hau?
MAILA ZUZENA ZURETZAT
Ikastaro hauek maila ertaina (B2) edo hobea duten ikasleentzat zuzenduta daude.
Ikasle berri guztiek doako maila proba bat burutu beharko dute.
Izena-eman doako maila proba Bilboko zentroan egiteko.
ZER LORTUKO DUT IKASTARO HONETAN?
Idazmen profesional eta akademikoa
Ikastaro hau hezkuntza edo enpresa alorretan idatzi behar duen jendearentzat da. Trebetasun zehatz batean zentratzen den ikastaroa da eta bertan honakoa jorratuko da:
- erregistroa eta formaltasuna, adibidez, email eta gutunetan
- idazmen trebetasunak idatzi profesional eta akademikoetarako, adibidez, txostenak, saiakerak, proposamenak... informazioa antolatuz, laburtuz, paragrafoak eta puntuazioa.
- ortografia, gramatika eta hiztegia
- Erreferentzia eta aipamenak egiteko beharrezkoak diren trebetasunak eta plagio zer den ulertzeko kontzientzia garatu
- 4C delakoen trebetasunak: Argitasuna (Clarity), Kohesioa (Cohesion), laburtasuna (Conciseness) eta doinu zuzena (Correct tone).
Mintzamen profesional eta akademikoa
Trebetasun zehatz batean zentratzen den ikastaroa da eta bertan honakoa jorratuko da:
- ahozko aurkezpenetarako trebetasunak
- bileretarako komunikazio trebetasunak
- telefonorako ingelesa
- elkarrizketarako trebetasunak
- eztabaidarako trebetasunak
- hizkuntza funtzionala.
Ebaluatutako ariketa eta jarduera desberdinen bidez praktikatuko duzu, hala nola, rol jokoak, aurkezpenak, galdeketa teknikak, eztabaidak, simulazioak eta bestelako mintzamen jarduerak.
Ikastaro hauhelburu akademiko edo profesionaletarako jariotasuna hobetu nahian ahozko komunikazioa, ahoskera eta hizkuntzaren ulermena garatzeko diseinatuta dago
NOLA EBALUATUKO NAUTE?
Ebaluazio jarraia izango duzu ikastaro osoan zehar. Hiruhileko bakoitzaren amaieran aurrez aurreko feedback saio bat izango duzu zure irakaslearekin zure garapenaren inguruan hitz egiteko.
ONURA GEHIGARRIAK
Eskaintzen dizugu:
- liburutegi bat non liburu, aldizkari eta DVDak maileguan har ditzakezun
- ikaskuntzarako baliabideak gure ikasleentzako atarian
- mintegiak eta simulazioa azterketa Cambridge azterketetarako
- hitzaldi, zine-gau, irakurketa talde eta lehiaketak bezalako jarduerak; eta gainera lagun batekin etor zaitezke!
- iPad eta arbel elektronikoak bezalako teknologia