School children doing playground activities

ShakespeareLives eskolentzat

Espainia osoko eskolek gurekin bat egin ahal dute Erresuma Batuan inoiz izan den antzerkigile handiena den William Shakespearen bizitza eta antzezlanak ospatzeko antolatuko ditugun ekitaldietan.

Ikasi ingelesa eta ezagutu gauza gehiago Shakespearen mundu zoragarriaren inguruan. Ikusi Espainiako ikasleentzat antolatu ditugun hiru lehiaketa zoragarrien inguruko xehetasunak behealdean. Ikasleek ahal dute:

1. Olerkari bilakatu Cambridge University Press-en Limerick lehiaketan.  

2. Hitz egin Shakespearen inguruan gure bakarrizketa lehiaketan

3. Sortzaile izan gure Shakespeare Tree lehiaketan. 

Zure izen-emateen zain gaude! 

 

Shakespeare Tree Lehiaketa eskoletarako. Lehen Hezkuntza.

Sortu eta apaindu zuhaitz bat Shakespearen lana gogora ekartzen duten  hitz eta esaldiekin. Aukerak amaiezinak dira, adibidez, zure zuhaitza izan daiteke:

  • Udaberriko zuhaitza
  • Material desberdinekin egindako zuhaitz abstraktua.
  • Zuhaitz digitala
  • Zure Shakespearen zuhaitz pertsonala! 

Azkar!  Lehiaketan parte hartzeko epa otsailan amaituko da! 

Ikusi Skakespeare Tree lehiaketan parte hartzeko araudia hemen

 

Shakespeare Limerick Lehiaketa. Bigarren Hezkuntza.

Cambridge University Pressek, Espainiako britaniar enbaxadak eta British Councilek ikasleak oso modu sortzailean eta britaniarrean idaztera animatu nahi dituzte: bosteko txikiak idatziz!

 Ikusi Shakespeare Limericks Lehiaketaren inguruko xehetasunak hemen.  

Shakespeare eta biok. Bakarrizketak. DBH-4 / 11 urte

Ikasleak animatu nahi ditugu Shakespeare ospatzera honen bizitza, idatzi edo antzezlanen edozein alderdiaren inguruan gehienez bi minutuko iraupena duen bakarrizketa grabatuz.

1. Lehenengo saria hiru asteko ikastaro bat izango da, UK University Preparation Programme delakoa, Regent´s Unibertsitatean (2500€). Gainera, eskola irabazleak 500€ irabaziko ditu eskola-materialean.

2. Bigarren saria hiru egunetako (bi gau) bidaia izango da. Irabazleak eta lagun batek Londresera bidaiatuko dute Globe Theatre delakoa ezagutzeko eta eskola irabazleak 500€ irabaziko ditu eskola-materialean.

3. Hirugarren saria Teatro Canalen izango diren Shakespearen inguruko ekitaldiren baterako bi sarrera izango dira. Gainera, eskola irabazleak 100€ irabaziko ditu eskola-materialean.

Grabazioak martxoaren 31ra arte bidali ahal izango dira. Deskargatu lehiaketaren araudia hemen.

Ikusi hau ere

Kanpoko estekak