Unibertsitateko ikasleak ordenagailu bati begira
©

British Council

Britaniar eta espainiar uniberstitateen arteko harremanak sendotzeko egiten dugu lan, eztabaida eta programa amankomunak sustatuz. Era berean, britaniar prestakuntza eskaintzen duen edozein espainiar unibertsitate edo goi hezkuntzako erakunde ere laguntzen dugu.

Elkarlanak sustatzeko eta gopi hezkuntzarekin erlazionatutako arazoen inguruan eztabaidatzeko hezkuntza zerbitzu eskaintza zabala dugu. Hauen artean, adibidez, goi hezkuntzako Going Global konferentzian espainiar hezkuntza sektorearen sustapena aurkitzen da.

Irakaskuntza Akademikoaren Bikaintasunerako Programa (ATE)

Irakaskuntza Akademikoaren Bikaintasunerako Programa (ATE) bere klaseak ingelesez ematen dituzten unibertsitate irakasleentzako prestakuntza ikastaro metodologiko bat da.

Espainian hezkuntza programa elebidunek izan duten hazkundea, eta goi hezkuntzak duen gero eta izaera internazionalagoa dela eta, Espainian gero eta gradu gehiago ingelesez irakasten dira. Sarritan, ez ikasleek eta ezta irakasleek ere, ez dute ingelesa ama hizkuntza eta, ondorioz, atsekabetasuna sor daiteke alde bietan. Oxford Unibertsitatearekin lankidetzan garatua, ATE bereziki diseinatua izan da ikasgelako komunikazioa hobetzeko eta, horrla, irakaskuntza akademikoaren kalitatea ere hobetzeko.

Ezagutu ATE ikastaroak zer egin dezakeen zugatik edota zure erakundeagatik.

Elkarrizketarako politika

Hezkuntza politikan izan daitezkeen aurrerapenak babesten ditugu eta arduradun politikoak eta esparruko profesionalak elkartzen ditugu jardunbide onenetik ikasteko eta etorkizunean izan daitezkeen erreformak lantzeko. Honen adibide dira, Ingeles Mailaren Egiaztepena Goi Hezkuntzan (Alcalá, 2012ko martxoan) edo Ingelesaren Papera Goi Hezkuntzan (Segovia, 2013ko azaroan).

Gure hezkuntza politika eztabaisa programen inguruko informazio gehiago ikus dezakezu gure Nazioarteko Goi Hezkuntzako jarduerak orrialdean.

Going Global: Goi Hezkuntza Konferentzia

Urtero, British Councilek nazioarteko hezkuntzako liderrak batzen dituen nazioarteko goi hezkuntza konferentzia antolatzen du. 2004an sortu zenetik, Espainiako goi hezkuntzako erakundeek modu aktiboan hartu dute parte, mundu osotik etorritako 1.000 ordezkari baino gehiagori bere esperientzien berri emanez. Going Global 2015 aurtengo ekainaren 1 eta 2an burutuko da Londreseko Westminster-en den Queen Elizabeth II Conference Centre-en. Izena-emateko aukera jada zabalik da.

Gure zerbitzuak unibertsitateetarako

Aholkularitza zerbitzuak

Espainiako British Councilek aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dizkie Erresuma Batuko erakundeekin lankidetzak garatu nahi dituzten espaniar unibertsitateei. Internazionalizazioa funtsezkoa da unibertsitateen sailkapenerako eta baita ikasleak erakartzeko. Erakundeei ezezik, abantailak eskaintzen ditu bertako zein atzerriko ikasleentzat. Erresuma Batuko eta atzerriko erakundeen arteko elkarlan hitzarmenak oso garrantzitsuak dira internazionalizazio arrakastatsu baterako eta trebakuntzen transferibilitaterako. Mesedez, jar zaitez gure hezkuntza taldearekin harremanetan argibide gehiagorako.

Ikasketa bisitak Erresuma Batura

Erresuma Batura egin daitezkeen ikasketa bisitak baliogarriak izan daitezke Espainiako Goi Hezkuntzako erakundeentzat euren programak aberasteko. Jarduera programa osoa antola dezakegu, hitzordu logistikoekin eta bisita amaierako txostenak barne.

Erresuma Batuak munduan erreferente den goi hezkuntza sistema du eta nazioarteko ikasleen jomuga nagusienetako bat da. British Councileko ikasketa bisitetan sarrera orokor bat eta Erresuma Batuko Hezkuntza sistematik gehien interesatzen zaizun esparru zehatzen inguruko xehetasunak lor ditzakezu. Mesedez, kontutan izan zerbitzu honen kostua eta kontratua bisita egin baino lehen adostu behar dela.

Marketing zuzena

Erresuma Batuko gradu programak eskaintzen dituzten espainiar unibertsitateak urtero antolatzen dugun azokan parte hartzera gonbidatzen ditugu. 2014ko Britaniar Hezkuntza Azoka Madrilen burutu da urriaren 23 eta 24an eta Bartzelona urriaren 25ean. 

Jar zaitez gurekin harremanetan unibertsitateei eskaintzen dizkiegun zerbitzuetako baten gainean argibide gehiago eskatzeko Zure zain izango gara!

Akreditazioa

Esteka honetan, British Councilen ekimenez, Universidad de Alcalá-ko (UAH) Ana Halbach eta Alberto Lázaro irakasleek  espainiar unibertsitateek atzerrirriko hizkuntza baten ezagutza sustatzeko eta ezagutza hori egiaztatzeko duten beharrari nola egiten dioten aurre aztertzen duen txostena deskarga dezakezu:

Kanpoko estekak