Una alumna trabajando en un centro escolar al ordenador

Britaniar ikastetxeekin egiten dugu lan Espainian kalitatea bermatzeko eta espainiar hezkuntza arduradunei hauen ziurtagiriak emateko. Espainiar ikastetxeekin ere egiten dugu lan irakasleentzako trebakuntza programak eginez bertako agintariekin batera. Honen inguruko informazio gehiago ikus dezakezu 'gure lana gobernuekin' atalean.

Hainbat ikastetxeekin aritzen gara lankidetzan ikasleei eskolaz kanpoko ingeles klaseak emateko.

Gure online plataformak aukera ematen die irakasleei gure tre bakuntza programetan sartzeko, eta gure topaketek elkartrukerako, ikakuntzarako eta garapenerako aukera ematen dute. Honen inguruko xehetasun gehiago aurki dezakezu behekaldean den ' Eskolekin nola egiten dugu lan Espainian' atalean. 

Britaniar ikastetxeak Espainian

Espainiako legediaren arabera, britaniar ikastetxe guztiek britaniar agintari eskudun baten ziurtagiria behar dute lan egiteko. Espainian, British Council da hau egiteko ofizialki aintzat hartzen den erakundea. Horrela, lanean aritzeko beharrezkoa den ziurtagiria ematen diegu gure ikuskapena arrakastaz pasatzen duen edozein eskolari. Ziurtagiri honek bi eta sei urte bitarteko iraupena du eta eskolak Britain Handiko Nazio Kurrikulua eta bestelako hezkuntza estandarrak betetzen dituela egiaztatzen du. Honek irakaskuntzaren kalitatea bermatzen du eta gurasoek zein Espainiako hezkuntza arduradunek aintzat hartzen duten kalitatea bermatzeko sistema ere eskaintzen du. 

Ikuskapen eredu desberdinak daude eta guztiak British Councilek kudeatu eta egiaztatzen ditu.

Ikuskapena eskatu

Hemen aurki dezakezu atzerriko britaniar ikastzetxeak ikuskatzeko OFSTEDek onartu dituen Erresuma Batuko ikuskatzaileen zerrenda. Espainian diren ikastetxeek zerrenda honetan azaltzen den edozein ikuskatzaile erabil dezakete eta British Councilaren baimena jasoko dute ikuskapenaren emaitza osoa edo aldi baterakoa bada.

Espainian diren britaniak ikastetxeek ikuskapena eska dezakete egun den NABSS ikuskapen sistemaren bidez honen web orrialdean. Ikuskapen sistema hau British Council, Espainiako Britaniar Ikastetxeen Elkarte Nazionala, Britaniar Ikuskatzaileen kanpo aholkularitza aditu bat, Hezkuntza Estandarretarako Bulegoa (OFSTED) eta Hezkuntza Sailaren arteko elkarlanaren emaitza da.

Ziurtagiriak 200€ (+BEZ) balio du eta bakarrik ordainketa egin eta British Councilek ikuskapena arrakastaz pasa dela azaltzen duen txostena jaso ondoren igortzen dira.

Britaniar ikastetxe edo haurtzaindegi bat zabaldu nahi? 

Arren, jar zaitez harremanetan education@britishcouncil.es helbidearen bidez argibide gehiago eskatzeko edo ikusi NABSS erakundearen web gunean eskola berrietarako den gida.

Arren, kontutan izan eskola berrietarako eskaerek Zuzendaritza Talderako CRB kontrolak dituztela. Kontrol hauek British Councilek burutzen ditu eta 300€ko (+BEZ) kostua dute Madrilen eta 800€koa (+BEZ) Madriletik kanpo. Bertan, bidaia eta ostaturako kostuak barneratzen dira.

Marketing aukerak Espainiako britaniar ikastetxeentzat 

Britaniar trebakuntza eskaintzen duten britaniar ikastetxe eta erakunde guztiei urtero antolatzen ditugun Britaniar Hezkuntzaren Ferietan parte hartzeko aukera ematen diegu. 2014ko edizioak Madrilen burutuko dira urriaren 23 eta 24an eta Bartzelonan urriaren 25ean. Arren, kontutan izan erakus-tokiak izena ematen den ordenaren baitan banatuko direla.

Hezkuntza Zerbitzuen inguruko argibide gehiagorako, arren. jar zaitez harremanetan gure Hezkuntza Departamentuarekin. Zure zain izango gara!

 

Atzerrian diren ikastetxeekin lankidetzan

Gure Eskolak Online plataformak aukera ematen die munduan zehar diren eskola guztiei beraien arteko lankidetzak garatzeko. Plataforman 180 herrialde desberdinetako erregistratutako 40.000 irakasle baino gehiago daude. Mundua zure ikasgeletara eramateak mundu mailan diren erronken berri emateko, mundu mailako hiritartasuna sustatzeko eta irakasleen garapenean laguntzeko balio du. Gure Eskolak Online plataforman izena ematen baduzu, irakasle zein ikasleek honako abantailak lor ditzakete:

- Ikasgelarako baliabideak lortu bizitza jasangarria edota eskubideak eta ardurak bezalako gai globalen inguruan. 

- Gai librean oinarritutako jarduera sortak ikasgelan lantzeko eskola lankide batekin eta hau gabe. 

- Irakasleentzako doako online ikastaroak, hala nola, "Sustainable partnerships" eta "English for International Exchange" ikastaroek elkarlanerako hizkuntza trebetasunak hobetzen lagun dezakete.

Laister gure artean iksuiko zaitugulakoan gaude. Mesedez, eman izena eman hemen British Council Schools Online-en

Ingeleseko klaseak zure ikastetxean

Espainian ditugun zenbait zentrok ikastetxeetan ingelesezko klaseak emateko gaitasuna dute. Egun eskaintza hau egiten duten zentroak dira: Madril Young Learners, Madril Somosaguas, Bartzelona Bonanova, Valentzia eta Bilbao

Gure elkarlanean aritzeko argibide gehiago behar izanez gero, mesedez, jara zaitez gurekin harremanetan gertuen duzun zentroan.

'Let's Clan': Ingelesa irakasten marrazki bizidunen bidez.

Hamaika ideia eta aholku daude, bai etxean zein eskolan, 3 eta 6 urte bitarteko haurrei ingelesa irakasten laguntzeko Clan TV-ko bere saiorik gustokoenak erabiliz. Noizbait pentsatu al duzu haur txikienek zenbat ikas dezaketen bere gustoko marrazki bizidunak ingelesez ikusiz? Bada, guk bai!

Haurrek asko ikas dezakete bere gurasoekin batera bere gustoko marrazki bizidunak ingelesez ikusten badituzte. Marrazki bizidunek haurren arreta erakartzeaz gain, oso motibagarriar ere dira! Esaldiak sinpleak dira, errepikapen asko izaten dira eta eredu naturala dira doinua, ahoskera eta azenturako

- Suzanne Anderson, Haur gazteetan aditua

British Council Espainia

British Council eta Radio Television Española elkarlanean aritu dira 2013ko ekainetik adin txikienetatik, bai etxean zein ikasgelan, ingelesaren ikaskuntza sustatu eta babesten duen 'Let´s Clan' ekimena garatzen.

Haur gazteenetan gure aditua den Suzanne Andersonek azaltzen duenez... 

Zer gertatzen da gurasoek bere seme-alabekin marrazki bizidunak ingelesez ikusteko konfidantza nahikorik ez badute edo bere ingeles maila oso ona ez bada?

"Zenbait baliabide prestatu ditugu gurasoak laguntzeko Peppa Pig edo Pocoyo bezalako saioak iksutean etekin handia ateratzen. Gida honek saioan azal daitezkeen hiztegi eta esaldi esanguratsuenak azpimarratzen ditu. Gainera, saioa hauek ikustean elkarekintza handiagoa izateko aholkuak ere ematen dira!"

Ez ahaztu gida berezia ere dadela irakasleentzat. Esteka honetan deskarga (PDF 1 mb) dezakezu irakasleentzako gida.

Telebista ikusteak haur txikien hizkuntzen ikaskuntzan izan ditzakeen abantailak jakin nahi badituzu, British Councilek prestatutako "Reinforcing English Language Learning through Television" delakoa eskura dezakezu (Artikulu hau soilik gazteleraz eskura daiteke).

Bisitatu Let´s Clan web gunea informazio gehiagorako.

Ikusi hau ere

Kanpoko estekak