Informazio irakurtzen ordenagailu eramangarri batean
©

British Council

Gustoko duzun herrialdean ikasteak planifikazio bat eskatzen du. Erabili gure zerrenda plangintza horretan aurrera egiteko.

IZENA EMAN BAINO HIRU URTE LEHENAGO

Bilatu ikasketak burutu nahi duzun unibertsitatea edo zentroa eta begiratu zein IELTS bertsio eta puntuazio eskatzen duten. Hemen ikusi ahal duzu IELTS azterketan izena eman nahi baduzu jarraitu beharreko urratsak.

  • Egun zauden eskolan espediente akademiko ona izaten saiatu.
  • Bilatu gertuen duzun IELTS azterketa zentroa, begiratu zein datetan egin ahal duzun azterketa eta izena eman. Kontutan hartu azterketa burutu nahi dituzun ikasketa horietan izena eman baino 12-14 hilabete lehenago burutzea gomendatzen dela. IELTS azterketan izena eman honen inguruko argibide gehiago ikusteko.
  • Hasi IELTS azterketarako prestatzen, baita ingelesa ama-hizkuntza baduzu ere. Komenigarria da azterketaren formatua eta froga bakoitzerako den denbora ondo ezagutzea. 
  • Joan nahi duzun unibertsitatean sarbide froga egin behar duzun ala ez egiaztatu. Aurreikusi egin beharreko azterketa(k).

IZENA EMAN BAINO 15-18 HILABETE LEHENAGO

Ikusi erakunde desberdinek honen inguruan ematen duten informazioa: 

IZENA EMAN BAINO 12-14 HILABETE LEHENAGO

IELTS azterketa egin eta jaso emaitzak 13 egunen barruan. Ikusi gure ikastaroak eta baliabideak atala lortu behar zenuen puntuazioa atera ez baduzu hurrengoan hobeto egin ahal izateko.

  • Izena eman nahi duzun erakunde bakoitzeko kaspeta bat prestatu eta bertan, beharrezkoak izango dituzun inprimaki, gutun eta faktura guztiak gorde. 
  • Arreta handiz, eskaera osatzeko duzun material guztia irakurri eta bete eskakizun guztiak muga-eguna baino lehen. Egutegi plangintza bat sortu eguneratuta egoteko.

IZENA EMAN BAINO 10-12 HILABETE LEHENAGO

  • Osatu aukeratu dituzun erakundeetarako izen emate eskaerak
  • Bete eskatu beharreko beken inprimakiak
  • Egiaztatu bisa eskakizunak.

IZENA EMAN BAINO 6-9 HILABETE LEHENAGO

Sasoi honetarako jada jakin beharko zenuke zein erakundetan onartu duten zure eskaera.

IZENA EMAN BAINO 3 HILABETE LEHENAGO

Egiaztatu zure bisa eskaera behar bezla bideratzen ari dela, epeak betez etab.

Kanpoko estekak