IELTS Academic- presta zaitez goi-mailako irakaskuntza giro baterako
IELTS Academic azterketak goi mailako irakaskuntza akademiko batean eskatzen den Ingeles maila daukazun neurtzen du. Hizkuntza akademikoak dituen zenbait ezaugarri islatu eta neurtzen ditu, ikasteko zein trebatzeko prest egoteko.
Azterketa hau egin hurrengoa nahi baduzu:
- Munduko edozein lekutan gradu bat edo graduondo bat ikasi nahi baduzu
- Tier 4 Ikasle bisa eskatu nahi baduzu Tier 4 babesle den EB-ko unibertsitate batean
- Erakunde profesional batean lan egin nahi baduzu ingelesez hitz egiten den herrialde batean.
EB-ko unibertsitate betean ikasi nahi baduzu, IELTS UKVI-rentzat (bisa eta immigrazioa) azterketa egitea beharrezkoa da Jakin ezazu gehiago IELTS UKVI-ri buruz.
IELTS Academic prezioa: 224€
Iraupena: 2 ordu eta 45 minutu.
Formatua: Azterketak lau atal desberdin izango ditu: Entzumena, Irakurmena, Idazmena eta Ahozkoa. Zure IELTS azterketa British Council-en bidez erreserbatzean, azterketa British Council IELTS zentro aztertzaile batean egingo da
Zure Ahozko azterketa azterketaren egun berean egitea eskainiko zaizu edo aste bat azterketa baino lehen edo geroago. Ahozkoa ez bada azterketaren egun berean egingo lehenago jakinaraziko zaizu.
2020ko azarotik aurrera gure zenbait IELTS azterketa-zentro IELTS azterketako mintzamen proba bideo-deien bidez egiten hasiko dira. Horrek malgutasun eta erabilgarritasun handiagoa emango du IELTS probako mintzamen probetan. Une honetan, aipatu aukera hori bakarri saio batzuetan da eskuragarri. Zure zentroak adieraziko dizu zure IELTS mintzamen proba bideo-dei bidez egingo den ala ez.
Mintzamen proba bideo-dei bidez egitea egokitzen bazaizu, aipatu proba IELTS azterketa-zentro ofizial batean egingo duzu ohiko nortasun-egiaztapen mailarekin. Bideo-dei bidez egiten den proba aurrez-aurre irakasle batekin egiten den probaren ezaugarri berak izango ditu edukiari, puntuazioari, iraupenari, zailtasun-mailari, galderen formatuari eta segurtasun-neurriei dagokionez.
IELTS aztertzaile batek gidatua, bideo-dei mintzamen probak aurrez aurreko proban jarraitzen diren ezaugarri berberak izango ditu.
Argibide gehiagorako, arren, jar zaitez harremanetan zure zentro aztertzailearekin.
Erreserbatu zure IELTS Academic azterketa
Arrakasta IELTS-ekin hasten da. Unibertsitatean ikasi edo ingelesez hitz egiten den herrialde batean lan egin nahi baduzu, IELTS Academic azterketa da egokiena zuretzat.
British Council-en azterketa ondo egiten laguntzeko behar duzun sostenguaz hornitzeko konpromisoa dugu. Gurekin erreserbatzen duzunean, sarrera mugagabea eta doakoa izango duzu azken minutuko IELTS ikastarora. Kurtso honetan honakoa aurkituko duzu: bederatzi bideo aholkuak eta tutoretzekin, 100 ekintza interaktibo, IELTS bi azterketa-eredu lau abilezia bakoitzerako.
Erreserbatu zure IELTS Academic azterketa
Azterketa erreserbatu aurretik, zein azterketa egin behar duzun hautatzen ari zaren organizazioarekin kontsultatu.