Cambridge BEC
©

British Council

Egungo enpresa mundu globalizatuan, garrantzitsua da enplegatzaileei eguneroko enpresa egoeretan ingelesez modu eraginkorrean komunika zaitezkeela azaltzea. Hiru enpresarako ingelesa azterketa eskaintzen ditugu: Cambridge English: Business Preliminary, Cambridge English: Business Vantage eta Cambridge English: Business Higher.

 

Cambridge English: Business Preliminary (BEC Preliminary)

Cambridge English: Business Preliminary, Business English Certificate (BEC) Preliminary izenarekin ere ezagutzen da. Cambridge Englishek dituen hiru enpresa ziurtagirien multzoko lehena da. Ziurtagiri honek eguneroko enpresa egoera praktikoetan ingelesez komunika zaitezkeela adierazten du. Cambridge English: Preliminary (PET) azterketaren baliokidea da baina enpreserako ingelesan oinarritzen da.

Ziurtagiriaren maila: Intermediate =  B1 Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan.

Nork egin beharko luke azterketa hau? 

Azterketa hau egin beharko zenuke zure ingelesa hobetu nahi baduzu zure ibilbide profesionalera begira. BEC Preliminary-rako ikasteak oinarri ona emango dizu nazioarteko enpresa alorrean lan egiteko behar izango dituzun ingeles hizkuntza-trebetasunerako.

Azterketa egiteko honako hau egiteko gai izan beharko zenuke:

  • Telefonoz solasaldi laburrak edo enpresa eztabaidak jarraitu 
  • Enpresako jarduera praktikoak eztabaidatu, hala nola, kontsulta orokorrak erantzun edo aginduak eman 
  • Enpresa gutun edo email laburrak idatzi.

Business English azterketa guztiak hiru ataletan banatzen dira. Irakumen, idazmen eta entzumen probak egun berean egiten dira.  Posible da beste egun bat behar izatea mintzamen proba egiteko. Mintzamen proba bi aztertzaileekin eta beste hautagai bat edo birekin batera burutuko duzu.

  IRAKURMENA ETA IDAZMENA ENTZUMENA MINTZAMENA
Baimendutako denbora 1 ordu 30 min 40 min 12 min
Puntuak  (% totaletik) %50 %25 %25

Cambridge English: Business Vantage (BEC Vantage)

Cambridge English: Business Vantage, Business English Certificate Vantage (BEC Vantage) izenarekin ere ezagutzen da. Cambridge Englishek dituen hiru enpresa ziurtagirien multzoko bigarrena da. Ziurtagiri honek eguneroko enpresa egoera praktikoetan ingelesez komunika zaitezkeela adierazten du. Cambridge English: First (FCE) azterketaren baliokidea da baina enpreserako ingelesan oinarritzen da.

Ziurtagiriaren maila: Upper Intermediate =  B2 Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan.

Nork egin beharko luke azterketa hau? 

Azterketa hau egin beharko zenuke enplegatzaileei ingelesa nagusi den enpresa testuinguru batean lan egiteko zure ingeles maila egokia dela azaldu nahi badiezu. BEC Vantage-rako ikasteak nazioarteko enpresa alorrean arrakasta izateko beharrezkoak diren ingeles hizkuntza-trebetasunak eta konfidantza garatzen lagunduko zaitu.

Azterketa egiteko honako hau egiteko gai izan beharko zenuke:

  • Enpresa txosten eta gutunen esanahia ulertu 
  • Arazoen inguruan zure iritzia eman edo eztabaidatu 
  • Prestatutako aurkezpen laburrak eman eta proposamen laburrak idatzi. 

Business English azterketa guztiak hiru ataletan banatzen dira. Irakumen, idazmen eta entzumen probak egun berean egiten dira.  Posible da beste egun bat behar izatea mintzamen proba egiteko. Mintzamen proba bi aztertzaileekin eta beste hautagai bat edo birekin batera burutuko duzu.

  IRAKURMENA IDAZMENA ENTZUMENA MINTZAMENA
Baimendutako denbora 1 ordu 45 min 40 min 14 min
Puntuak (% totaletik) %25 %25 %25 %25

Cambridge English: Business Higher (BEC Higher)

Cambridge English: Business Higher, Business English Certificate Higher (BEC Higher) izenarekin ere ezagutzen da. Cambridge Englishek dituen hiru enpresa ziurtagirien multzoko hirugarrena da. Ziurtagiri honek eguneroko enpresa egoera praktikoetan ingelesez konfidantzaz komunika zaitezkeela adierazten du. Cambridge English: Advanced (CAE) azterketaren baliokidea da baina enpreserako ingelesan oinarritzen da.

Ziurtagiriaren maila: Advanced =  C1 Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan.

Nork egin beharko luke azterketa hau? 

Azterketa hau egin beharko zenuke  enpresa profesionalerako ingeles hizkuntza-trebetasunak garatu nahi badituzu. BEC Higher ziurtagiriak  ingelesa nagusi den enpresa ingurune zorrotz batean eraginkor izan zaitezkeela azaltzen die enplegatzaileei.

Azterketa egiteko honako hau egiteko gai izan beharko zenuke:

  • Aktiboki parte hartu enpresako bileretan, zure iritziak azalduz eta ikuspuntua defendatuz 
  • Enpresa txosten gehienak eta gutuneria ulertu 
  • Enpresa proposamen eta gutun zehatzak idatzi.

Business English azterketa guztiak hiru ataletan banatzen dira. Irakumen, idazmen eta entzumen probak egun berean egiten dira.  Posible da beste egun bat behar izatea mintzamen proba egiteko. Mintzamen proba bi aztertzaileekin eta beste hautagai bat edo birekin batera burutuko duzu.

  IRAKURMENA IDAZMENA ENTZUMENA MINTZAMENA
Baimendutako denbora 1 ordu 1 ordu 10 min 40 min 16 min
Puntuak (% totaletik) %25 %25 %25 %25

Cambridge English: Business azterketak Espainian

Izena-eman Cambridge English: Business azterketetan Espainian.

Aurkitu noiz eta non egin ahal duzun Cambridge English: Business azterketak Espainian eta azterketen prezioak.

Zer espero dezakezu azterketa egunean? 

Paperean egindako azterketen emaitzak azterketa egunetik hasita 4-6 asteko epearen barruan jasoko dituzu. Ordenagailuz egiten diren azterketen kasuan epea 2 astekoa izango da.

Zergatik British Council 

Ikusi hautagaiek zer esaten duten British Councilekin egin dituzten azterketen inguruan. Irakurri zu bezalako ikasleek zer esaten duten

Azterketa egunak, salneurriak eta kokalekuak

SAIO EGUNA EXAMEN MOTA IZEN EMATEKO EPEA PREZIOA

BARCELONA

To confirm To confirm To confirm -

BILBAO

To confirm To confirm To confirm -

MADRID

22/06/2018 BEC Preliminary – Computer Based  until 10/06/2018 or places run out 115€
22/06/2018 BEC Vantage – Computer Based  until 10/06/2018 or places run out 200€
22/06/2018 BEC Higher – Computer Based until 12/06/2018 or places run out 220€

VALENCIA

22/06/2018 BEC Vantage – Computer Based  until 28/05/2018 or places run out 200€
22/06/2018 BEC Higher – Computer Based until 28/05/2018 or places run out 220€