Emaitzak
Paperean egindako azterketen emaitzak azterketa egin eta sei-zortzi asteko epearen barruan eskuragarri izaten dira. Ordenagailuz egiten diren azterketetan, aldiz, bi asteko epearen barruan. Bestelako emaitzak bi aste hauek pasa ondoren argitaratuko dira.
Banakako hautagaiak
Hautagaiek zuzenean ikus ditzakete bere emaitzak Cambridge Assessment English Online Results Service web orrialdearen bidez. Hautagai bakoitzak jasotzen duen ordutegiarekin web honetan sartzeko beharrezkoak diren gakoak bidaltzen dira eta, era berean, hauatagaiek emaitzak argitaratzen hasi direla ohartzeko mezua ere jasoko dute emailez. Mesedez, kontutan izan hautagai bakoitzak bere ordutegiaren orria/mezua mantendu beharko duela bere emaitzak jaso arte.
Ingeles hizkuntzako akademiak
Cambridge English Language Assessment azterketetarako hautagaiak matrikulatzen dituzten akademia guztiek bere ikasleen emaitzak eta Emaitzen txosten bat zuzenean ikusteko aukera izango dute the Cambridge Assessment English site for Preparation Centres delako web gunean. Matrikula osatu ostean, bertan sartzeko beharrezkoak diren gakoak jasoko dituzue emailez. Akademia baten bidez izena eman duten hautagaiek Online Results Service zerbitzuan ere izena eman ahal dutela.
Ziurtagiriak
Zure azterketa gainditu baduzu, ziurtagiri bat bidaliko dute zure British Council azterketa zentrora, gutxi gora behera, emaitzak argitaratu eta bi hilabeteko epearen barruan.
Eskola edo akademia baten bidez matrikulatu bazara, zure ziurtagiria bertara bidaliko dute edo, bestela, bertako ordezkari batek jasoko du.
Hautagia indibudual gisa izena eman baduzu, ziurtagiria postaz bidaliko zaizu izen ematean zehaztutako helbidera.