Student taking an exam at the British Council
©

British Council

Atal honetan, azterketa egunean egingo dituzun idazmen eta mintzamen frogetarako zenbait gomendio aurkituko dituzu.

Zer egin idatzizko frogetan 

AZTERKETA HASI BAINO LEHEN

  • Ez ahaztu arkatza, boligrafoa, borragoma, zure NAN edo pasaportea eta zure ordutegia eraman beharko dituzula. 
  • Izan zaitez azterketa burutu den egoitzan, gutxienez, hasiera ordua baino ordu erdi lehenago. 
  • Adi egon izango diren seinaleetara eta aurkitu azterketa burutuko den ikasgela. Ikuskatzaileak adieraziko dizu noiz den ikasgelan sartzeko unea. 
  • Izan ordutegia eskura. Buruan izan zure hautagai zenbakia. Hau garrantzitsua da zenbaki horren arabera ikasgela batean edo bestean izango zarelako eta zure eserlekua zenbaki horren baitan izango delako. 

AZTERKETA EGITEN DUZUN BITARTEAN

IKASGELAN SARTU BAINO LEHEN:

  • Itzali zure sakelako telefonoa, baita alarma edo bestelako abisuak ere. 
  • Itzali gainean izan dezakezun edozein gailu elektroniko, hala nola, erlojuko alarmak....
  • Utzi sakelako telefonoa eta baimenduta ez dauden bestelako ondasunak (liburuak, poltsak...) azterketako ikuskatzaileak adieraziko dizun lekuan.  
  • Botila bat ur izan ahal duzu baina hau lurrean utzi beharko duzu, zure mahaiaren ondoan, edozein gorabehera ekiditzeko. 
  • Behin eserita, ikuskatzaileak zure ordutegia eta nortasun agiria erakusteko eskatuko dizu eserleku horri dagokion hautagai zuzena zarela baieztatzeko. 
  • Ikuskatzaileak azterketa banatuko dizu (zenbait kasutan, galderen orrialdea eta erantzunak emateko orrialdea desberdinak izan daitezke).
  • Azterketa orrialdean idatzitako izena zuzena ez bada, arren, abisatu ikuskatzailea ahalik eta lasterren. 
  • Ikuskatzaileak azterketaren froga bakoitzeko argibide zehatzak emango ditu. Mesedez, arretaz jarraitu ikuskatzaileak esaten duena eta zalantzaren bat izanez gero, galdetu horren inguruan. 

AZTERKETA HASTEN DENEAN:

  • Irakurri azterketaren galdera liburuxkaren lehen orrialdean azaltzen diren argibideak (eta baita erantzun orrialdean halakorik izanez gero). 
  • Ez zabaldu galdera liburuxka ikuskatzaileak horretarako baimena eman arte. 
  • Ikuskatzaileak azterketaren froga bakoitzaren iraupena adieraziko dizu. Ziurtatu ariketa guztiak ezarritako denboraren barruan amaitzen dituzula ondoren ez baita denbora gehigarririk izango erantzunak erantzun orrialdera pasatzeko. 
  • Ikuskatzaileak azterketaren atal bakoitzeko erantzun orrialdean arkatza ala boligrafoa erabili behar den azalduko du. 
  • Idazmen froga: Mesedez, idatzi erantzun orrialdean horretarako diren eremuetan lerro grisen gainean. Zuriz diren eremuak zirriborroak idazteko erabili ahal dituzu. 
  • Entzumen froga: Azterketa atal desberdinetan banatuta dago, eta CDan den grabazioa berez osatuta dago, beharrezkoak diren etenaldi eta argibide guztiekin. Atal bakoitza bitan entzun ahal izango duzu. Ondoren, erantzunak erantzun-orrialdera pasatzeko denbora emango zaizu. CDak berak adieraziko du azterkeren froga hau noiz amaitzen den. 
  • Ezin izango duzu hitz egin, kopiatu edota izan edo erabili baimenduta ez dauden gailuak (hala nola, sakelako telefonoak). Halakorik gertatzen bada, azterketatik kanporatua izan zaitezke.
  • Komunera joan behar baduzu, segurtasun neurriak direla eta, ikuskatzaile batekin joan beharko duzu. 
  • Komunera joan behar duzula adierazteko, mesedez, altxa eskua. Ez duzu denbora gehigarririk izango komunera joateagatik. 
  • Ikuskatzaileak froga amaitu baino 10 eta 5 minutu lehenago azterketa amaitzear dela gogoraraziko dizu.

BEHIN AZTERKETA AMAITUTA:

  • Azterketaren froga bakoitza amaitzean idazteari uzteko eskatuko zaizu. 
  • Ikuskatzaileak azterketa guztiak jasoko ditu (galdera orrialdeak, erantzun orrialdeak eta baita zirriborroak egiteko erabilitako orrialde guztiak ere). Hau guztia jaso arte ezin izango duzu ikasgelatik irten eta eserita jarraitu beharko duzu. 

AZTERKETA ONDOREN

  • Ikasgelatik irten baino lehen, ziurtatu zurekin ekarritako hondasun guztiak eskuratu dituzula. 
  • Ziurtatu bidalitako ordutegiaren orrialdea mantentzen duzula. Bertan azaltzen diren gakoekin zure emaitzak online ikusteko aukera izango duzu. 

GORABEHERAK DIRELA ETA

  • Azterketa burutzen den bitartean zure emaitzan eragina izan dezakeen gorabeheraren bat izan dela uste baduzu (adibidez, gaixorik sentitu bazara edota entzumen frogan zarataren bat izan bada) azterketa egunean bertan azterketako ikuskatzaileari jakinarazi beharko diozu.  

Zer egin mintzamen frogan 

  • Eraman zure NAN/Pasaportea eta zure ordutegia. 
  • Saiatu zure frogarako aurreikusitako ordua baino 20 minutu lehenago azterketa izango den tokian izaten. 
  • Jarraitu aurkituko dituzun ikurrak eta ikusi non izango den mintzamen froga. 
  • Koordinatzaileak zure NAN/Pasaportea eskatu dizu zure nortasuna egiaztatzeko.  Behin zure nortasuna egiaztatuta, mintzamen froga egin behar duten hautagaientzat den eremuan izan beharko duzu zure froga egiteko deitu arte. 
  • Zure frogarako itxaroten zauden bitartean, mesedez, egon zaitez ixilik beste hautagaiak egiten ari diren azterketak ez eragiteko. 
  • Zure izen abizenen idazketan akatsaren bat badago, arren, abisatu koordinatzailea honek zuzenketa beharraren berri eman ahal izateko. 
  • Itzali zure sakelako telefonoa (eta baita zurekin diren bestelako gailu elektroniko guztiak ere). Arren, utzi gailu hauek guztiak horretrako bereziki prestatutako eremuan. 
  • Mintzamen froga bikoteka burutzen da. Ikuskatzaileak adieraziko dizu zein izango den zurekin froga hau egingo duen beste hautagaia. 
  • Hautagairen batek bere burua aurkeztuko ez balu, bikoteak berregingo dira atzerapenak izan ez daitezen. 
  • Pertsonalizatutako orrialde bat jasoko duzu; ez tolestu, urratu edo idatzi bertan. Aztertzaileari eman beharko diozu azterketa gelan sartu bezain pronto. 
  • Hautagaien kopurua bakoitia denean, azken hautagaiek hirunaka egingo dute azterketa. Froga hau ezin da hautagai bakar batekin burutu. 

Azterketa eguneko argazkiak

Azterketa eguneko argazkiak derrigorrez egin beharreko baldintza da Cambridge English azterketa guztietan 'for schools' delako azterketetan izan ezik (adibidez, KET for Schools, PET for Schools edota FCE for Schools). Argazki hauek froga idatziaren egunean edota mintzamen frogaren egunean atera daitezke.