Cambridge English: Proficiency, Cambridge Certificate of Proficiency in English (CPE) izenarekin ere ezaguna da. Titulu honek oso ingeles maila altua duzula eta ikerketa, akademia eta enpresa testuinguru konplexuetan jariotasunez erabiltzeko gai zarela adierazten du. Hau da Cambridge English-eko titulurik altuena.
Prestakuntza maila: trebatua = C2 Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan.
Azterketa egunak, prezioak eta lekuak
NORK EGIN BEHARKO LUKE AZTERKETA HAU?
CPE azterketa egin beharko zenuke enplegatzaileei kudeaketa maila altuenetan ingelesez moldatzen zarela erakutsi nahi badiezu edota graduondo edo doktoretza ikasketak burutu nahi badituzu ingelesez irakasten den unibertsitateren batean.
Azterketa egiteko honako hau egiteko gai izan beharko zenuke:
- Ingelese irakurtzen edo entzuten duzun ia guztia ulertu
- hizkuntza formala, akademikoa eta lagunartekoa erabili eta ulertu
- gai konplexuetako arazo txikienen inguruan negoziatu, eztabaidatu eta hitz egin.
NOLAKOA DA AZTERKETAREN EGITURA?
Azterketa hau lau ataletan banatzen da. Irakurmen & Use of English, Idazmen eta Entzumen probak egun berean burutu behar izango dituzu. Posible da beste egun bat behar izatea Mintzamen proba egiteko. Mintzamen proba bi aztertzaileekin eta beste hautagai batekin batera burutuko duzu.
CPE |
IRAKURMENA ETA USE OF ENGLISH |
IDAZMENA |
ENTZUMENA |
MINTZAMENA |
---|
Time allowed |
1 ordu 30 min |
1 ordu 30 min |
40 min |
16 min hautagai bikote bakoitzeko |
Puntuak (% totaletik) |
%40 |
%20 |
%20 |
%20
|