Important information about registration for Cambridge English Qualifications
We would like to inform all candidates and partner institutions that from 23 April 2023 we will no longer be offering exam sessions for Cambridge English Qualifications. Further information on the website page Cambridge English Qualifications.
|
Cambridge English: Key, Key English Test (KET) izenarekin ere ezaguna, Cambridge Englishek eskaintzen dituen azterketetatik maila baxuena duen Ingeles Orokorreko azterketa da. Eguneroko egoeretan oinarrizko ingelesean komunikatzeko gai zarela azaltzen du.
Cambridge English: Key for Schools (KETfS) Cambridge English: Key-ren maila berean kokatzen da eta nazioarte mailan aintzatespena duen ziurtagiri bera lortzeko balio du. Kasu honetan, azterketan azaltzen diren edukiak eskola garaian diren gazteen interes eta esperientzietara bideratuta daude.
Prestakuntza maila: Elementary = A2 Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan.
NORK EGIN BEHARKO LUKE AZTERKETA HAU?
KET azterketa egin ahal duzu 250 ordutako ikasketa edo praktika esperientzia baduzu eta oinarrizko ingelesean hitz egiteko, idazteko eta ulertzeko gai bazara. Azterketa hau etorkizunean lan egiteko edo ikasteko ingeles hizkuntzan duzun trebetasuna eraikitzeko lehen urratsa da. Azterketa egiteko honako hau egiteko gai izan beharko zenuke:
- zure eta beste pertsonen inguruko galderak egin eta erantzun
- jendeak poliki eta garbi hitz egiten duenean oharrak eta jarraibideak ulertu
- jendeari irakurri edo entzun duzun zerbaiten inguruan zein iritzi duzun azaldu.
NOLAKOA DA AZTERKETAREN EGITURA?
Azterketa hiru ataletan banatzen da. Irakurmen eta Idazmen eta Entzumen probak egun berean egingo dituzu. Posible da beste egun bat behar izatea Mintzamen proba egiteko. Mintzamen proba bi aztertzaileekin eta beste hautagai batekin batera burutuko duzu.
KET / KETFS |
IRAKURMENA ETA IDAZMENA |
ENTZUMENA |
MINTZAMENA |
---|
Baimendutako denbora |
1 ordu eta 10 min |
30 min |
8-10 min hautagai bikote bakoitzeko |
Puntuak (% totaletik) |
%50 |
%25 |
%25
|