A customer service assistant talking to a student
©

British Council

Cambridge Assessment English – Baliogabetze eta Itzultze Politika

Cambridge Assessment English azterketa baterako zure izen-ematea baliogabetu ahal duzu honako egoera hauetan:

  1. Itzultze eskaera aurkeztuz, gehienez ere, ordainketa baieztatzeko mezua jaso eta hurrengo 14 egun naturalen barruan eta azterketa eguna baino lehen. Kasu horretan, zure azterketaren zenbateko ofiziala osorik itzuliko dizugu.
  2. Itzultze eskaera aurkeztuz aurreko puntuan zehaztutako epearen ostean, baina izen-ematea egin duzun zentroan matrikula epea ixteko data baino lehen. Kasu horretan, zure azterketaren zenbateko ofiziala osorik itzuliko dizugu azterketari dagokion administrazio-tasa izan ezik (ikusi orrialdearen amaieran den taula).
  3. Azterketara ez aurkezteko arrazoia osasun edo antzeko arrazoietan oinarritzen bada (ezbeharra/trauma, delitua edo istripua, bigarren maila arteko senide baten heriotza) itzultze eskaera egin ahal izango da idatzizko azterketaren datatik ondorengo zazpi eguneko epearen barruan. Kasu horretan, zure azterketaren zenbateko ofiziala osorik itzuliko dizugu azterketari dagokion administrazio-tasa izan ezik (ikusi orrialdearen amaieran den taula). 

Nola eskatu nire baliogabetzea?

Matrikularen baliogabetzea eskatzeko orrialdearen amaieran aurkituko duzun Baliogabetze eta Transferentzia Inprimakia bete beharko duzu.

Prozesu horren barruan, inprimakiarekin batera, honako agiri hauek ere bidali beharko dituzu:

  • Ordainketaren egiaztatze mezuaren kopia: “Acuse de recibo para la matrícula de examen Cambridge English y Confirmación de pago
  • Banku-ordainagiriaren kopia (ordainketa banku-transferentziaren bidez egin baduzu).
  • Arrazoi mediku edo antzekoen kasuan eskatzen diren  baliogabetzeen kasuetan, data ofizialean azterketara aurkezteko ezintasuna egiaztatzen duen mediku-ziurtagiri ofiziala, mediku ofizial batek sinatua eta zigilatua.

Kasu guztietan itzultzeak ordainketa egin den sistema berdinaren bidez egingo dira.

Cambridge Assessment English azterketetarako izen-emateak ezin dira beste data batera edo beste hautagai batera pasatu. Kasu guztietan baliogabetzea egin beharko da, betiere azaldutako egoeretan, eta izen-emate berria egin.

Administrazio-tasa

Exam Administrazio-tasa
Young Learners (PreA1 Starters, A1 Movers, A2 Flyers) 19€
A2 Key 28€
B1 Preliminary, B1 BEC Preliminary 31€
B2 First, B2 BEC Vantage 54€
 C1 Advanced, C1 BEC Higher 58€
C2 Proficiency 62€
TKT 17€/modulua

 

Itzultze inprimakia

Ikusi hau ere